Haurrei tratu ona

Erakundea:
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean
Haurrei tratu ona

Helburuak

Bidegintza irabazi asmorik gabeko interes sozialeko kooperatiba da, Bilboko udalerrian kokatua. Bere xedea garapen pertsonala eta komunitarioa sustatzea da, lan komunitarioaren ikuspegitik, norbanakoaren eta komunitatearen kontzientzian eta parte-hartzean oinarrituta.

Haren eredua bat dator Haurtzaroko Eskubideen Ikuspegiarekin. Hortik aurrera, azken urteetan bi ildo nagusi landu ditu:

  • Haurrak Babesteko eta Tratu Ona Emateko Politika sortzea, Bidegintza eta dagokion komunitatea haur eta nerabeentzako ingurune seguruak izan daitezen.
  • Haurrentzako tratu onaren kulturari buruz sentsibilizatzeko kanpaina abian jartzea: Tratuonartean kanpaina.

Atxikitzen zaion plana