Gazte, nerabe eta familiei zuzendutako prebentzio eta esku-hartze psikologiko eta psikohezitzaileko programa
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Prebentzio eta esku-hartze psikologiko eta psikohezitzaileko programa bizitzako etapa horretako arazoak konpontzeko laguntza behar duten gazte eta nerabeei zuzenduta dago. Esku hartzeko lau ildo ditu, arazo ohikoenei dagozkienak eta gizartean kezka handiagoa sortzen dutenak:
- Adikzioen prebentzioa.
- Jokabide- eta egokitze-arazoetan esku hartzea.
- Familia-terapia.
- Nahasmendu psikologikoetan esku hartzea.
Gure zeregina da esku-hartze psikoterapeutikoak eta hezkuntzakoak egitea, gazteei eta nerabeei eta haien familiei beren bizitzako arazoak lantzen laguntzeko; izan ere, arazo horiek zaildu egiten diete beren eboluzio-uneari egokitutako osasun-, heltze- eta autonomia-maila lortzea eta helduaroan sartzea.