[4.1.] - Etika eta jokabide onaren kodearen hedapena

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Helburu orokorrak:

Euskal erakunde publikoen sinesgarritasuna indartzea

Helburu operatiboak:

  1. Etika eta jokabide onaren kodea" unean uneko premien arabera eguneratzea
  2. Irakasteko eta zabaltzeko lanak garatzea

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

"Etika eta jokabide onaren kodea"n jasotako balioak, printzipioak eta jokabideak etengabe hobetzearekin duen konpromisoa berretsi nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako, etengabe eguneratuta edukiko du demokrazia berritzeko tresna baliotsu hori, eta haren edukiak irakatsi eta zabaltzeko lana egiten jarraituko du.

Hortaz, proiektu horrek irmotasunez egiten du "Etika eta jokabide onaren kodea" osoko ikuspuntutik hedatu eta garatzearen alde, euskal erakunde publikoen sinesgarritasuna indartu nahi duen politikaren euskarri gisa.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Funtzio Publikoko Zuzendaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/01/01 - 2020/12/31

Azken aldaketako data: