[6.3.] - Enpresa-sektore publikoa berrantolatzea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Helburu orokorrak:

  1. EAEko enpresa-sektore publikoaren egitura berrantolatzea
  2. Gastu publikoa murriztea, emandako zerbitzuak kaltetu gabe

Helburu operatiboak:

  1. EAEko enpresa-sektore publikoaren egitura berrantolatzeko plana egitea
  2. Enpresa-sektore publikoaren antolaketa eta funtzionamendu eredu bat egitea

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Proiektu honen helburua X. legegintzaldian bultzatutako birdimentsionatzeari segida ematea da, enpresa-sektore publikoa erdigunean jarrita. Lehenik, egoera diagnostikatu, aukerak aztertu eta egin behar den arrazionalizaziorako proposamenak egingo dira.

EAEko sektore publikoa berrantolatzeko eta sinplifikatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisori segida eman nahi zaio, gastu publikoa murriztuz, oinarrizko zerbitzuei kalterik egin gabe eta haien kalitate egoki bati eutsiz.

Enpresa-sektore publikoaren antolaketa- eta funtzionamendu-eredu bat egitea eskatzen du, haren estrategia, egitura, antolaketa eta kudeaketa birdiseinatzea, hura ezartzea eta haren emaitzen eta eraginaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Organo arduraduna:

Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

Organo parte-hartzaileak:

  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
  • Kontrol Ekonomikoko Bulegoa

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/01 - 2020/12/31

Azken aldaketako data: