[9.2.] - Elkarreragingarritasun-nodoa abiaraztea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

HELBURU OROKORRAK

  1. NISAE EAEko Administrazio guztietan abiaraztea eta hedatzea.
  2. Prozedura elektronikoetan eskatzen diren egiaztagiri berriak, datuak trukatzeko zerbitzuekin ordeztu daitezkeenak, identifikatzea.
  3. EAEko administrazioetan datuak egiaztatu eta kontsultatzeko zerbitzuak bultzatzea, herritarrek administrazio publikoen eskuetan dauden datuak eta agiriak ez aurkezteko duten eskubidea errespetatzeko.

HELBURU OPERATIBOAK

  1. 2017an NISAE EAEko administrazioetan hedatzea.
  2. Elkarreragingarritasun-zerbitzuen beharrizan berriak identifikatzeko protokoloak ezartzea.
  3. EAEko administrazioetan erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuak argitaratu eta aurkeztea

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Beste administrazioen datuetarako sarbidea errazteko eta herritarrei datuen ziurtagiriak eskatzea saihesteko, EAEko administrazioek nodo eredu bat diseinatu eta koordinatzea erabaki zuten hauek ahalbidetzeko:

  • administrazioen arteko datu-trukaketetan bitartekaritza egitea
  • EAEko Administrazio guztiei Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala betetzen laguntzea
  • zerbitzu komunak argitaratzea, Datuen Bitartekaritza Protokoloen Elkarreragingarritasunari buruzko Arau Teknikoko 'Bidaltzailea' eta 'Eskatzailea' rolen pean
  • azpiegiturak berrerabili eta partekatzea
  • SARA sarean sartzea eta MINHAPen bitartekaritza-plataformarekin konektatzea

Hala, 2016an EAEko administrazioen elkarreragingarritasun- eta segurtasun-nodoaren eredua (NISAE) onartu zen, praktikan EAEko administrazio publikoen artean eta beraien eta estatuko gainerako administrazioen artean, batez ere Estatuko Administrazio Orokorrarekin, paperezko ziurtagiriak ordezten dituzten datuen trukea bideratu eta inplementatzeko.

Eredu hori hartuta, EAEko administrazio guztietan inplementatu eta hedatu behar da antolaketa, arau eta teknologia eredua eta estatuko plataformarekin konektatu.

Egun, administrazio-prozeduretan eskatzen diren zenbait datu kontsultatu eta egiazta daitezke baina datuak trukatzeko beharrizan berriak identifikatzen jarraitu eta dauden elkarreragingarritasun zerbitzuen erabilera sustatu behar da.

Parte-hartzaileak eta eragileak

ORGANO ARDURADUNA

  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

ORGANO PARTE-HARTZAILEAK

  • EJIE
  • IZENPE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/01/01 - 2020/12/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Elkarreragingarritasunerako zerbitzu berriak ezartzea Hasita
Paperezko ziurtagiriak ordezkatzea Hasita

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
NISAE erabilgarri egotea Amaituta

Azken aldaketako data: