Bherria, lankidetza publiko-soziala sustatzeko ekimena

Erakundea:
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean
Bherria, lankidetza publiko-soziala sustatzeko ekimena

Helburuak

Bherria Euskal Administrazio Publikoaren erantzukizun teknikoa duten pertsonei laguntza eskaintzen dien ekimena da, erakundeen eta herritar aktiboen arteko lankidetza publiko-sozialaren modu berriak aztertzeko eta sustatzeko.

2017az geroztik, proiektuak eboluzionatu egin du, eta urteko ekintza puntualak eskaintzetik hiru lan-eremutan egituratutako programa egonkor gisa finkatzera igaro da:

  • Komunitatea
    Parekoen arteko kontrastetik premiei eta esperientziei buruzko ikaskuntza praktiko eta erabilgarriak lortzea du helburu.
  • Prestakuntza
    Lankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderdietan ekintzarako gaitzera bideratutako ildoa.
  • Topaketak
    Topaketa ireki eta espezifikoak, non gai sakonak jorratzen ditugun.

Egindako lana oinarri hartuta, hainbat baliabide eta tresna ditu proiektuak, hala nola:

Lankidetza publiko-sozialaren arrakastaren gakoak aztertu, alderatu eta ulertzeko karta-jokoa. 

Urteetan zehar sortutako eta erreferentziatutako 40 dokumentu baino gehiagorekin.

  • Esperientzien esplorazioa: lankidetza publiko-sozialeko esperientzia inspiratzaileak dokumentatzeko eta ikusarazteko proiektuetara bisitak egiteko programa.
  • Autodiagnostikorako tresna: edozein lankidetza-proiekturen autodiagnostikorako gailu metodologikoa. 

Berrikuntza gisa, 2025eko Bherria Topaketan BherrIA aurkeztu da, adimen artifizialeko baliabide berria, Bherriko ezagutza-funtsari kontsultak modu paktikoan eta errazean egiteko.

Sar zaitez BherrIA tresnara

Atxikitzen zaion plana

2021ean hasi zen ikerketa aktibo eta parte-hartzailearen prozesuaren emaitza gisa, gida honetan hamar ezaugarri aurkezten dira, Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-esperientzietan arrakasta izateko funtsezko elementuak ulertzeko, alderatzeko eta aztertzeko modua errazten dutenak.

Lankidetza publiko-sozialerako ezaugarrien gida (PDF, 3 MB)

Atributuen gidaz gain, mapa bat sortu da, lankidetza publiko-sozialeko proiektuei buruzko hausnarketa errazteko tresna gisa pentsatua, eskura dauden baliabideetan eta gaitasunetan fokua jarriz. Baliabide honek gida irekia, praktikoa eta moldagarria izan nahi du, hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko, bai prozesu baten hasieran, bai prozesuaren garapenean edo amaierako fasean.

Lankidetza publiko-soziala aktibatzeko mapa (PDF, 645 KB)

Parte-hartzaileak eta eragileak