[8.2.] - Administrazio-unitateen kudeaketaren ebaluazioen eredua eta ezarpena

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Funtzio Publikoaren Sailburuordetza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Helburu orokorrak:

  1. Antolaketa-unitate bakoitzaren egoeraren diagnostiko bat egitea kudeaketa aurreratuari lotuta: indarrak eta hobetu behar diren alderdiak
  2. Administrazio Orokorraren eta erakunde autonomoen datu orokorrak edukitzea eredua ezartzeko aurrerapenei buruz

Helburu operatiboak:

Unitateen diagnostikoak egitea eta aurrerapenaren datu orokorrak edukitzea, egutegi honen arabera

  1. I. taldea: 2018ko urtarrila – 2018ko abendua
  2. II. taldea: 2019ko urtarrila – 2019ko abendua
  3. III. taldea: 2020ko urtarrila – 2020ko abendua

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa.

Eremua

Sistematika bat zehaztu nahi da, Egiten Ikasi prestakuntza-/ekintza-modulua eta ondorengo hobekuntza-planak eta haien jarraipena amaituz doazen Administrazio Orokorreko eta organismo autonomoetako antolamendu-unitateen ebaluazioak egiteko.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Funtzio Publikoko Sailburuordetza.

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

HAEE.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/08 - 2020/12/18

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
I. taldea: Unitateen diagnostikoak egitea eta aurrerapenaren datu orokorrak edukitzea Hasita
II.taldea: Unitateen diagnostikoak egitea eta aurrerapenaren datu orokorrak edukitzea Hasi gabe
III. taldea: Unitateen diagnostikoak egitea eta aurrerapenaren datu orokorrak edukitzea Hasi gabe

Azken aldaketako data: