[2] - 3. Herritarrekiko harremanetarako plataforma bateratua

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarrentzako zerbitzu-eskaintza hobetzea, batik bat bide elektronikoak erabiliz
  • Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea betetzea
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea
  • Telefono bidezko arreta hobetzea
  • Telefono bidezko zerbitzu-katalogoa zabaltzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Herritarrekiko harremanetarako plataforma bateratua osatu eta hobetu nahi da, haren esparrua zabalduz Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora, "Nire kudeaketak" kontsulta- eta tramitazio-sistemara eta telefono bidezko kanalera.

Herritarrentzako zerbitzu-eskaintza landu eta osatu nahi da harreman-bide horien bidez, bai eta haien bidez emandako informazioaren eta zerbitzuen bermeak hobetu ere.

Proiektu horrek honako azpiproiektu hauek ditu:

2.3.1. Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren eboluzioa

2.3.2. "Nire kudeaketak" kontsulta- eta tramitazio-sistemaren eboluzioa

2.3.3. Telefono bidezko kanalaren eboluzioa

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/07