[2] - 2. Herritarrekiko harreman-zerbitzuak

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Administrazioa herritarrengandik hurbilago dauden eta balio publiko berrietan oinarrituta dauden ereduetarantz joan dadin laguntzea
  • Herritarrek sarbide bakarra izatea Administrazioarekiko harreman-zerbitzuetara
  • web-atarien sarea .eus domeinu berrira egokitzea
  • Arreta hobetzea eta erantzun-denborak murriztea
  • Erabiltzaileen esperientzia hobetzea
  • Herritarren iritzia entzutea eta biltzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Herritarrekiko harreman-zerbitzu elektronikoen eskaintza eguneratu eta osatu nahi da. Interneten egoteko eredua egiterakoan, indarra jarri nahi da Euskadi.net-eko atari guztiak berriro antolatzean, web 2.0 elementuak eranstean eta, oro har, erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzean, erabiltzaileen gogobetetasuna areagotzeko. Harreman- eta zerbitzu-bideak ere zabaldu nahi dira, herritarren eskaeren arabera, plataformen eta sareen bidezko harremanak erraztuz.

Proiektu horrek honako azpiproiektu hauek ditu:

2.2.1. Weba harreman-eredu berrira egokitzea

2.2.2. Herritarrekiko harreman-bide berriak (sare sozialak eta bestelako plataformak)

2.2.3. Herritarrekiko harremanetarako zerbitzu elektronikoen eskaintza

2.2.4. Zuzenean-eko informazioaren barne-kudeaketaren sistema hobetzea

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: