[17] - 17 ITZULI itzultzaile automatiko neuronalaren (www.euskadi.eus/itzuli) webgunea hobetzea eta zabaltzea

Erakundea:
Kultura eta Hizkuntza Politika, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

ITZULI itzultzaile automatiko neuronalaren webgunea hobetzen eta zabaltzen jarraitu da corpus berriekin trebatuz:

  • Itzulpen automatiko neuronalaren zerbitzuan ereduak eguneratu dira, itzultzaile orokorrean nahiz juridiko-administratiboan. Itzultzaile judiziala ere martxan jarri da.
  • Ahots-sintesirako, gaur egun, 6 ahots daude erabilgarri, berriak txertatu baitira.
  • Web-orrialdean hizkuntza identifikazioa txertatu da itzulpen-norabideak automatikoki identifikatzeko.
  • ITZULI DESKTOP tresna garatu da eta zabaltzen hasi da.

ITZULI DESKTOP guztiz publiko egin da, edonoren esku. Beraz, erakunde bakoitzeko instalatzaileek programa-instalatzailea baliatu behar dute eta erakunde horretako tresna instalatzailearen bitartez erakundeko ordenagailu guztietara zabaldu ahal izango dute. Sakatu HEMEN informazio guztia ikusteko.

Partikularrek ere etxeko ordenagailuan deskargatu ahal dute.

ADI. Tresna hori lehenengoz erabiltzen denean, mahai gainean instalatutako ITZULI DESKTOP aplikazioa abiarazi behar da,  eta jarraian aplikazioa itxi.

Horrela, tresna hori hurrengo aldietan prest egongo da, ‘Ctrl + c eta Ctrl +c’ tekla-konbinazioa jarraian sakatuta erabili ahal izateko.

APLIKAZIO-ARLOA
Denak (administrazio elektronikoa, osasungintza, justizia, hezkuntza, segurtasuna…)

Atxikitzen zaion plana

EUSKADIKO ERALDAKETA DIGITALERAKO ESTRATEGIA 2025

3.2 ADIMEN ARTIFIZIALA

5.5 SEGURTASUNA

5.7 E-ADMINISTRAZIOA

5.8 HEZKUNTZA

5.11 E-OSASUNA

5.12 E-JUSTIZIA

5.13 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK

5.14 TURISMOA ETA MERKATARITZA

"IMPULSO DE TECNOLOGÍAS DEL LENGUAJE" PLANA

I. ardatza: Hizkuntza-azpiegiturak garatzen laguntzea

III. ardatza: Administrazio Publikoa hizkuntza-industriaren sustatzaile

  • 1. ildoa: Administrazio publikoetan hizkuntza-naturalaren prozesamendurako eta itzulpen automatikorako plataformak

IV. ardatza: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

Eremua

Amaituta

Parte-hartzaileak eta eragileak

logos

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2021/01/01 - 2024/12/31