Palestinako ordezkaritza batek Osalan bisitatu du
Palestinako Laneko Ministerioko eta Palestinako Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Komite Nazionaleko kidez osatutako ordezkaritzak Osalanek Barakaldon duen egoitza bisitatu du. Bisitaren helburua laneko arriskuen prebentzioa Euskadin nola antolatuta dagoen, zeintzuk diren erakunde arduradunak eta egun indarren dauden estrategia nagusiak ezagutzea izan da. Osalaneko zuzendari nagusiak Izaskun Urienek harrera ekitaldian gure lurraldean 2020. urtera begira laneko segurtasun eta osasunaren arloan helburu estrategikoak eta ekintza ardatz nagusiak zeintzuk diren azaldu ditu.
Palestinako ordezkaritza egunotan Bilbon dago Europako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Agentziak antolatutako topaketa batean. Bertan, Europako beste herrialde batzuetan esparru honetan aurrera eramaten ari diren esperientzia ezberdinak ezagutuz, sorreraz berria den Palestinako Laneko Segurtasunerako eta Osakunerako Komite Nazionalaren lana bideratu nahi dute.
