Emakumeen eta gizonen berdintasunari sustapena Osalanetik

Berdintasunerako administrazio-unitate berria martxan jarri da OSALANen. Erakundeak hiru lurraldeetan dituen egoitzetan lan egiten duten pertsonek unitatea ezagutzeko eta bere egitekoak zeintzuk diren jakinarazteko aurkezpen ekitaldiak egin dira aste honetan zehar. Erakundearen Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako Zuzendariak, Andoni Gamboak eta Susana Carramiñanak, Berdintasun Teknikariak ezagutarazi dituzte OSALANek emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruan dituen erantzunkizunak 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera eta Legealdia amaitu arte arlo honetan OSALANEK duen plangintza. Aurten jarduera nagusia erakundearen berdintasun diagnosia egitea izango da. Diagnosiak bi azterketa mota landuko ditu: barrukoa, genero-ikuspegia erakundearen jarduera-administriboan zelan txertatuta dagoen azalerazteko, eta kanpokoa, laneko segurtasun eta osasun arloan emakumeen eta gizonen ezberdintasun nagusiak aztertzeko. OSALAN hasita zegoen dagoeneko arlo hau lantzen Genero Lan-taldearen bitartez.

Diagnosiak ahalbidetuko du berdintasun eremuan hobekuntza arloak identifikatzea eta erakundearen Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Plana egiteko ildo estrategikoetan aurrera egitea.