EAEko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. 2014ko 2. hiruhileko txostena
EMAITZA NAGUSIAK
1. OBRA HANDIKO LIZENTZIAK
Obretarako baimen emanen kopuruak gora egin du 2014ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin eta 2013ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Birgaitzeko obrekin lotutako lizentziak nagusitu dira, nahiz eta, termino erlatiboetan, eraikuntza berriko lizentzien kopurua gehiago igo den.
Urte arteko kopuru metatuetan, Bizkaia da emaitzak hobetu dituen lurralde bakarra. Horren aldean, deigarria da Araban gertatutako beherakada handia. Bizkaian izan ezik, eraikuntza berrietarako lizentzien kopurua jaitsi egin da.
Bizkaian birgaitzeko lizentzien kopuruak izan duen gorakada nabarmentzekoa da.
2. EMANDAKO OBRA HANDIKO LIZENTZIAK ZER ERABILERATARAKO ZIREN
Obra handiko lizentzien kopuruak, hala bizitegi-erabilerarako nola bestelako erabileretarako, gora egin du azken hiruhilekoan. Urte arteko kopuruetan, aldaketa bat ikusten 2014ko lehenengo hiruhilekora arte izandako ziklo negatiboan, nahiz eta industria-sektorearekin lotutako jardueran ez den halakorik gertatzen.
3. AURREIKUSITAKO ETXEBIZITZA-KOPURUA, OBRA HANDIKO ZENBAT LIZENTZIA EMAN ZIREN KONTUAN HARTUTA
Urte arteko kopuruetan, birgaikuntzaren arloan aurreikusitako jardueren kopuruak gora egin du Bizkaian eta Gipuzkoan, baina horrek ez du konpentsatzen etxebizitza berrien arloko jardueran egondako jaitsiera orokorra. Emandako lizentzien kopuruak gora egiten du, baina eraikitzen ari diren etxebizitzen kopuruak ez du gora egiten.
2014ko 2. hiruhileko txostena (PDF, 460 KB)
Informazio gehigarria