Zientzia eta ikerketa: Ikerbasque agentziak eta talentua erakartzeko programak 6 aldiz jaso dute EBko garapen zientifikorako ekimenik onenetakotzat, Europako Batzordeak 28 milioi euro eman dituelarik, 2025ean ERC Europako Ikerketa Kontseiluaren laguntza berriak jaso dituzten 5ak bezalako proiektuetarako

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasque Ikerketa Zientifikorako Euskal Agentziak 2025eko balantzea aurkeztu dute. Urte horretan bertan, Ikerbasqueko ikertzaileek 49 milioi euro bildu zituzten — 2024an baino bi milioi gehiago —, eta 1.346 ikerketa-proiektuk kanpo-finantzaketa izan zuten. Horien artean, 5 proiektu berri nabarmentzen dira, European Research Council (ERC), Europako Ikerketa Kontseiluak babestuak. Europako erakunderik entzutetsuena da ikerketa zientifiko aitzindariei edo mugako ikerketei laguntzeko arloan. Gainera, Europako Batzordeak Ikerbasqueko ikertzaileak erakartzeko programa aukeratu du sei aldiz garapen zientifikorako Europako ekimen onenetako bat izateko, eta horrek 28 milioi euroko diru-sarrerak ekarri dizkio Ikerbasqueri Europako Batzordean.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Europako Batzordeak 617,18 milioi euroko deialdia egin du doktorego-programetarako (MSCA ekintzak, Marie-Sklowodka Curie Actions), Europako talentu ikertzailearen harrobia indartzeko.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)


Zaharieva komisarioak "Zientzia zoragarria da" izeneko azokan parte hartu du

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea