Red Eléctrica estatuko enpresa Gatikan lurperatzen ari da Bizkaiko Golkoan zehar Frantziako sarearekiko konexio elektrikoaren zati erabakigarri bat.
Lurpeko eta itsaspeko kablea da, bi herrialdeak lotuko dituena eta Europako Batzordeak "Interes Komuneko Proiektu" gisa kalifikatu duena.
Obra horien ondorioz, bentonita izeneko buztin mota bat azaleratu zen, Hondakinen Europako Zerrendan ez-arriskutsu gisa sailkatua, eta horrek alarma eragin zuen gizartean.
Orain, URA Euskal Agentziarekin batera, haren ingurumen-inpakturik eza aztertu da, baina zaintzak aurrera jarraituko du.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea