Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak (PLE) erakundeko zuzendari lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesu bat ireki du. PLE mugaz gaindiko lankidetza-erakundea da, eta Espainiako lau autonomia-erkidego (Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia), Frantziako bi eskualde (Nouvelle Aquitaine eta Occitanie) eta Andorra biltzen ditu, Pirinioetako garapen iraunkorrean eta bizi-kalitatean elkarrekin lan egiteko.
Lanpostuaren deskribapen zehatza, eskatutako kualifikazioak, hautaketa-irizpideak eta bestelako baldintzak hemen kontsulta daitezke:
Lan eskaintza: Pirinioetako Lan Elkarteak zuzendari profila duen lanpostu bat ireki du
Iragarkia Aragoiko Aldizkari Ofizialean, PLEren egoitza den erkidegoan: Boletín Oficial de Aragón,
Deialdiaren dokumentua eta prozesuaren oinarriak
Hautagaitzek Gardentasunaren atalean eta PLEko lan-eskaintzen atarian azaldutako baldintzak bete beharko dituzte, eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: accionexterior@navarra.es, 2026ko otsailaren 28aren 23:59ak baino lehen.
REVIE - Red Vasca de Información Europea: acceso a otros contenidos de actualidad europea