Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak "Nanomedikuntza Pertsonalizaturako Hidrogel Adimendunak" proiektu eraldatzailea aurkeztu du Arabako Parke Teknologikoan, i+Med enpresa kooperatiboaren egoitzan. Proiektu hori Euskadi 2030 Industria Planetik sortutako oinarri industrialeko hirugarrena da, eta, sailburuaren arabera, "Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko Europako erreferente bihurtuko du". Biofarmako horiek garatzea eta industrializatzea dakar, osagai biologiko eta geniko aktiboak dituzten aplikazio biosanitarioetarako. Beste enpresa sustatzaileetako baten ordezkariak adierazi zuenez, proiektu hau "bat dator Europatik Biotech Act delakoan islatzen den industrializazio-estrategiarekin", hau da, bioteknologiari buruzko Europako lege berriarekin. Sektore horretan, Euskadik ezagutza-sare bat finkatu du, Europako proiektuetan parte-hartze handia duena eta funts lehiakorrak lortzeko lidergoa duena.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea