MUSEOAK: European Museum Forum-ek Europako museorik onenak saritzen ditu Euskalduna Jauregian

Argitalpen-data: 

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, Euskararen Etxeak eta European Museum Forumek antolatuta, European Museum of the Year Awards (EMYA) sariak banatu dira Bilbon

Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak parte hartu du gaur Euskalduna Jauregian egin den European Museum of the Year Awards (EMYA) sari-banaketa ekitaldian, Europako museo-ekitaldirik ospetsuenetako batean. Bertan, European Museum Forumeko ordezkariek Europako museorik onenak saritu dituzte.

Sari-banaketa lau eguneko kongresuaren amaieran egin da. Topaketak Europako museoetako profesionalak eta ordezkariak bildu ditu Bilbon, museoen egungo erronkei, berrikuntzari eta gizartearekiko duten eginkizunari buruz hausnartzeko.

2026ko sari nagusia Aarhuseko (Danimarka) DEN GAMLE BY. NATIONAL OPEN-AIR MUSEUM OF URBAN HISTORY AND CULTURE museoak jaso du. Horrez gain, beste sari batzuk ere banatu dira:

Europako Kontseiluaren Museoaren Saria Londresko YOUNG V&A museoak jaso du, (Erresuma Batua).

Balio Instituzionalaren eta Osotasun Profesionalaren Kenneth Hudson Saria Trateko MUSEUM OF MADNESS INSTITUTE museoak jaso du (Eslovenia).

Harreraren, Inklusioaren eta Pertenentziaren Portimão Museoaren Saria Stabioko Museum of the Rural Civilisation of Mendrisiotto museoak jaso du (Suitza).

Parte-hartzearen eta Komunitatearekiko Konpromisoaren Silletto Saria Sonthofengo ALPENSTADTMUSEUM SONTHOFEN museoak jaso du, (Alemania).

Ingurumen Jasangarritasunaren Museoaren Saria Lahtiko LAHTI MUSEUM OF VISUAL ARTS MALVA museoak jaso du, (Finlandia).

2026ko EMYA topaketa Guggenheim Museoan egindako afariarekin amaitu da. Hurrengo edizioa datorren urtean egingo da, Bern-en Suitzan.

Ikus informazio osoa (Iturria: Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea