Merkatu Digitalen Legea: EBk Estatuak eta teknologia-enpresak premiatzen ditu sareetan adin-mugak ezartzera, eta txosten batetan dio Legeak enpresa eta erabiltzaileentzako lehia anitza eta bidezkoa bermatzen duela, gailuen, zerbitzuen eta datuen gaineko kontrol ona, bai eta elkarreragingarri eta fidagarri izatea

Argitalpen-data: 

MERKATU DIGITALEN LEGEA: LEHEN BALANTZE-TXOSTENA

Europako Batzordeak Merkatu Digitalen Legea lehen aldiz berrikusi zuenean, ikusi zen legea aplikatu eta lehen bi urteetan aukera berriak ireki zituela enpresentzat eta erabiltzaileentzat, haien esperientzien eta gailuen gaineko kontrol handiagoa bermatu duela, eta produktu eta zerbitzu digital askotarikoagoak eta berritzaileagoak izatea erraztu dituela.

Datu pertsonalen transferentzia eta kudeaketa hobea, bilatzaile eta nabigatzaileen hautaketa hobea eta anitzagoa, fidagarritasun-estandar jakin batzuk ziurtatzera behartuta dauden zaindarien eginkizunari esker babesa areagotzea, lehia askea eta sistemen arteko oztoporik gabeko elkarreragingarritasun arina erraztea lortu du.

ELKARRERAGINKORTASUNA ETA LEHIA ASKEKO ARAUAK 


Europako Batzordeak, Merkatu Digitalen Legeari jarraiki, Interneteko bilaketen multinazional handienaren jabetzakoa den mugikorren sistema eragile nagusiarekiko elkarreragingarritasuna bermatzeko neurriei buruzko alderdi interesdunen iruzkinak eskatzeko fase bat ireki du, erabiltzaileentzako aukera eta lehia- askatasuna bermatzeko prozesu baten izapidearen zati gisa.

ADINAREN EGIAZTAPENA SARE-SARBIDEETAN 



Europako Batzordearen ustez, sare sozialak kontrolatzen dituzten multinazionaletariko nagusiak Zerbitzu Digitalen Legea urratzen du, ez duelako eragozten 13 urtetik beherakoek munduko bi erabilienetakoak erabiltzea, eta ez dituelako identifikatzen, ebaluatzen edo arintzen zerbitzuetara sartzeak dakartzan arriskuak.


Europako Batzordeak estatu kideei eskatzen die EBko adina egiaztatzeko aplikazioa ezartzeko.

Virkkunen presidenteorde exekutiboaren adierazpenak argitaratu dira, EBko adina egiaztatzeko aplikazioari buruzkoak.

BABES DIGITALARI BURUZKO ELKARRIZKETA 2030 KONTSUMO-AGENDAN

McGrath komisarioak EBko kontsumitzailea babesteko arauen aplikazioari buruzko elkarrizketa gidatzen du. Elkarrizketa horrekin, Kontsumitzailearentzako 2030 Agendaren esparruan duen konpromisoaren jarraipena egiten du, bai eta 2025ean kontsumitzailea ingurune digitalean babesteari buruz izandako inplementazio-elkarrizketaren jarraipena ere.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea