LEON XIV AITA SANTUARI Lehendakariak adierazi dio Euskadik gizatasun, bake, demokrazia eta justizia sozial handiagoko Europa bati laguntzeko borondatea duela, eta iparrorratz morala izan dadila eskatu dio kontinenteari begira, zeinaren egoera aztertu baitu Parolin Estatu Idazkariarekin

Argitalpen-data: 

Lehendakaria Leon XIV .a Aita Santua buru duen Audientzia Publikoan izan da.

Bakearen, giza duintasunaren, giza eskubideen, justizia sozialaren edo planeta zaintzearen alde lan egiten jarraitzeko eskatu dio, Europak eta munduak gaur egun behar duen iparrorratz morala indartzeko ahots aginpidedunak egotearen garrantziagatik.

Egoitza Santuko Estatu idazkariarekin batera, Pietro Parolin kardinalarekin, Europa zein unetan dagoen eta balio humanistak indartzeko beharra aztertu du:

"Euskaditik ekarpena egin nahi diogu Europa askoz gizatiarrago bat eraikitzeari.

Merkatuari eta teknologiari gutxiago begiratu behar diegu, eta pertsonei gehiago".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea