Leon XIV .a Aita Santuak Pradales lehendakaria gonbidatu du maiatzaren 13an Vatikanoan egingo den Audientzia Orokorrera. Topaketa, besteak beste, Euskadik munduan indartsuagoa den eta bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin konprometituta dagoen Europar Batasun baten alde egindako apustuaren barruan kokatzen da. Balio horiek Eusko Jaurlaritzaren iparrorratz morala izan dira eta izaten jarraitzen dute 1936an eratu zenetik.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea