Etxepare Euskal Institutuak Ça colle au basque ekimenaren 2026ko programa aurkeztu du Biarritzen. Iaz jarri zuen abian ekimen hori, euskarari, kulturari eta euskal sorkuntzari aukerak sortzekoa eremu frankofonoan, posizionatzeko, indartzeko eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Ondorio horietarako, Iparraldeko ekosistema kulturala nabarmentzen da beste lurralde batzuetarako zubi gisa, eta lankidetza hori egituratzeko funtsezkoa da Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa euroeskualdea, zeinak, testuinguru horretan, egoitza artistikoen programa bat (Kometak) babestuko duen, adibidez. Programako ekimen ugarien artean, beste ekimen batzuk EUNICen (EBko Kultura Institutu Nazionalen sarearen) ekitaldietan txertatuko dira. Irailean euskal ordezkaritza izango da Transpoésie-n, EBko hizkuntza aniztasuna ospatzen duen Bruselako EUNICen jaialdian, eta urrian euskal flim bat proiektatuko da EUNIC Film Festival-en, gaur egungo europar zinemari eskainia.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea