Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea Kultura ministroarekin bildu da Madrilen, eta Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasunezkoak diren hainbat gairen berri eman dio. Horien artean, arteari aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) berrikusi beharra egon da, Europarekin lerrokatzeko eta sektorea indartzeko; baita Artistaren Estatutuaren aurrerapena ere. Esparru horretan, Euskadik hobekuntza fiskalak bultzatu ditu foru-aldundiekin batera, eta Europar Batasunak ere aurrerapausoak eman ditu.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea