Kontratazio publikorako eta haren eraginkortasunerako, EBk erregelamendu berri bat proposatzen du, zerikusia duten eragile sozioekonomikoekin kontsulta zabalak egin ondoren, sinpletasun eta malgutasun handiagoa emanez.
Merkatu horrek EBko ekonomiaren % 15 inguru hartzen du, baita funtsezko zerbitzuak ere, hala nola garraioa, energia, azpiegiturak, hezkuntza edo osasuna.
Agente publiko eta pribatuentzako erreformaren aurrezkiak zenbatetsi dira.
Arauak EBko Kontuen Auzitegia bezalako erakundeek antzemandako arazoei heltzen die: lehia libre gero eta txikiagoa (eta gero eta lizitazio gehiago lehiakide bakarrarekin), eta ETEen eta nazioz gaindiko enpresen dinamismo txikiagoa.
EBk merkatu bakarraren indarguneekin eta funtsezko 4 alderdirekin lotzen du arau berria.
Sinplifikazioa
- Arau-batasuna ematen da, aurretiazko eta sektoreko hainbat arau harmonizatzen dira eta lege- eta administrazio-prozesuak murrizten dira.
- Erosle publikoaren eta eskatzailearen arteko negoziaziorako malgutasuna ematen da, sektore pribatuaren ildotik.
- Era berean, erraztasunak ematen dira merkatuan inoiz egin ez diren berrikuntzen kasuetarako.
Plataforma bateratua
- Plataforma digital batek merkatua bateratuko du estatukoak elkarreragingarri bihurtuz.
- Eskakizunen arabera automatikoki iragazteko, dokumentuen ekarpenak ez bikoizteko eta lehiaketetan enpresa gehiago parte hartzeko, datuak hobeto kudeatzeko eta iruzurrak zaintzeko aukera emango du.
EBren erronka handiei laguntzeko baremo bateratuak
- Gizarte-, segurtasun-, berrikuntza- edo ingurumen-eskakizunei dagokienez, lehenespenez erabili beharreko kalitate-prezio baremo estandarizatuak ezartzen dira (beste batzuk erabiltzea justifikatu behar da), prezioen araberako lehia lehenesteko joerari aurre eginez.
- Plataformak askotariko kalitate-baremoak eskainiko ditu, eta horiek erabili ahal izango dira.
Segurtasun ekonomiko eta geopolitikoaren dimentsioa
- Autonomia estrategiko eta geopolitikoko kontsiderazioak sartu dira (batez ere kontratazio-objektuak ondasun kritikoak direnean), Draghi txostenaren ildotik (orain bi urte bete ditu), eta hainbat eskakizun areagotu dira, hala nola zibersegurtasuna, atzerriko esku-sartzeak zaintzea, edo herritarren interesak, estatukoak eta EBko oinarrizko hornidurak babestea.
- Araudi berriak, halaber, merkatu horrek guztiak EBk hirugarren herrialdeekin sinatutako betebeharrekin dituen elkarguneak argitzen ditu.
Kontratazio publikoaren arloko EBko legeriari buruzko galderak eta erantzunak argitaratu dira.
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea