Klima-ekintza: Euskadik EBko LIFE ingurumen-programako proiektuen topaketa bat hartu du, IHOBEk, Europako Batzordeak eta EBko CINEA agentziak sustatua, eta horien artean LIFE IP Urban Klima 2050 izango da adibide, Bilboko (beroaren aurkako) zein Bermeon eta Bakioko (itsas-gorakaden aurkako) jarduerekin

Argitalpen-data: 

Europar Batasuneko LIFE ingurumen-programaren plataformaren (LIFE Platform Meeting on Climate Strategic Integrated Projects) proiektu klimatiko integratu eta estrategikoen Europako topaketa hartzen du Euskadik. Etorkizuneko Europa, karbonoan neutroa, bizigarriagoa eta erresilienteagoa, sarean eraiki nahi du. Topaketak LIFE 24 proiekturen arduradunak bildu ditu Bilbon apirilaren 21etik 23ra, eta Bilboko (Maria Diaz de Haro kalea), Bermeoko eta Bakioko ekintzak ere bisitatuko ditu. Bilera horiek Europako Batzordeak eta Klima, Azpiegitura eta Ingurumeneko Europako Agentzia Betearazleak (CINEA) bultzatzen dituzte.

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak, Ihobe sozietate publikoa buru duela, klima-ekintzaren euskal eredu gisa jardungo du, klima-aldaketa arintzen eta klima-aldaketara egokitzen diharduena. Administrazioen, zentro teknologikoen eta tokiko erakundeen ezagutza integratu du, kostalde- eta ibai-inguruneetan esku hartzeko, eta % 80 inguruko aurrerapena du, bai eta ekonomian 7 milioiko eragina eta 100 enplegu berri ingurukoa ere.

Ingurumenerako eta klimaren aldeko ekintzarako Europar Batasunaren finantzaketa-tresna da LIFE programa, eta irtenbide berritzaileak garatzeko eta Europa osoan aplikatzeko katalizatzaile gisa jarduten du. 1992tik, 6.000 proiektu estandar baino gehiago finantzatu ditu, eta, 2014tik, 100 proiektu estrategiko baino gehiago.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea