Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josu Bilbao buru izan da Bilbao Itsasadarra eta Klima-BIK 2050 proiektuaren bigarren bileran, Bilboko itsasadarrean eskumenak dituzten eragileen parte-hartzearekin. Bertan lantaldeari jakinarazi dio Europako Batzordearen LIFE programak proiektuaren hasierako proposamena babestu duela (zehaztutakoa irailean aurkeztuko da) eta Eusko Jaurlaritzari lehen finantziazio-pakete bat eman diola, 70.000 eurokoa, aurrera egin dezan martxan jarriko diren neurrien zehaztapenean eta diseinuan, bereziki uholdeen, bero-boladen eta itsas mailaren igoeren aurrean.
LIFE programa Europar Batasunaren finantza-tresna da, eta ingurumena babesteko eta klimaren aldeko ekintzarako baino ez da. 1992an sortua, erakunde publiko eta pribatuen proiektu berritzaileak finantzatzen ditu, eta 2021-2027 aldirako 5.430 milioi euro ditu estatu kideetan proiektuak laguntzeko.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea