Ingurumena: Ihoberen eta Eusko Jaurlaritzaren 2025eko koiuntura-txostenak Europako Ingurumen Agentziaren adierazleen metodologia jarraitzen du, eta adierazten du Euskadiren azaleraren % 23 EBk babestutako Natura 2000 Sareak babesten duela, besteak beste

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josu Bilbaok "Euskadiko Ingurumen Koiuntura 2025" txostena aurkeztu du, Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, argitaratua. Txosten horrek ingurumenaren egoeraren ikuspegi sintetiko eta eguneratua eskaintzen du, funtsezko adierazleen bilakaeratik abiatuta, Europako Ingurumen Agentziak garatutako metodologiaren arabera. Besteak beste, jasotzen da lurraldearen babesa finkatu egiten dela eta Euskadiko azaleraren % 23 Europar Batasunak bultzatutako Natura 2000 Sareak babesten duela.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)