URA Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikia) eta Asparrenako Udalak (Araba) Arakil ibaiaren ingurumena lehengoratzeko eta hobekuntza hidraulikoa egiteko lanak hasi dituzte, Ametzagako hirigunetik igarotzen den tartean. Obraren aurrekontua, guztira, 1.835.927,08 eurokoa da (BEZa barne), eta milioi bat euro NEXT Generation EU funtsekin finantzatuko da.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Gipuzkoako ibai-ibilguak lehengoratzeko zenbait obra finantzatzen ditu 2021-2027 aldian. Foru Aldundiko Jasangarritasun Saileko Obra Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako 2020-2035 aldirako Oztopoak Iragazkortzeko Plan Zuzentzailearen barruan kokatzen dira proiektuak. Ekosistema horiek klima-aldaketara egokitzea ahalbidetzen duten neurriak dira, uholde-egoeretan ibaiek gainezka egiteko arriskua murrizten dute eta Garapen Jasangarriko Helburuak integratzen laguntzen dute. EGEFen Programa Operatiboan, 2.7 Helburu Espezifikoari erantzuten diote: "natura, biodibertsitatea eta azpiegitura berdeak babestea eta kontserbatzea sustatzea, baita hiriguneetan ere, eta kutsadura mota guztiak murriztea". Programatutako inbertsioa 2 milioi eurokoa da, eta kofinantzaketa-tasa % 40koa. Aldundiak bideo bat argitaratu du Oiartzungo Galtzaraberri presa eraisteko lanen abiapuntuari eta emaitzei buruz.
Ikus informazio osoa (Iturria: GIpuzkoako Foru Aldundiaren webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea