Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburu Susana García Chuecak Eibarren iragarri duenez, apirilaren 1ean herritarrei irekiko zaie Estaziño eta Azitain arteko trenbidearen trazadura estaltzearen ondorioz sortutako espazio berria, oinezkoetarako edo bizikletarako. EBko Next Generation funtsekin finantzatu da obra, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez. Estatuan Gobernu zentralaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez koordinatu da mekanismo horren aplikazioa.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea