GIZA-LAGUNTZA ETA GARAPENERAKOA: Nazio Batuen Batzarrarekin harira, EBk Libano, Gaza edo Afrikako hainbat eremuen aldeko koalizio berrien buru izan da, besteak beste

Argitalpen-data: 

New Yorken zabaldutako agendan, giza eskubideei lotutako ikuspegi eta aurrerapen asko agertu dira, bai eta garapenerako inbertsioak ere, itzulkin ekonomikoarekin edo gabe, bai berehalako krisiei arreta ematekoak, bai epe luzeagokoak

LIBANO

Libanorentzat, gerrak astindutako herrialdea izanik, EBk laguntza berri bat eman du urte honi eta 2027ari begira, eta ekonomia, gizarte, segurtasun eta berreraikuntza arloko behar ugari lagunduko ditu, arreta kolektibo kalteberak lehenetsiz, hala nola errefuxiatuak.

.

.


GAZA

Gazari babesa emateko, laguntza humanitarioarekin eta garapenarekin lotutako beste ekitaldi batzuekin batera, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren inguruko topaketak izan dira.

Azken esparru horri lotutako erakundeek, hala nola haurrei heltzen dien UNICEFek, ekarpenak koordinatu dituzte EBk sustatutako Gaza Taldea ekimenerako, Palestinarako Emaile Talde batekin batera.

Hainbat estatuk parte hartzen dute, bai eta finantza-erakunde europarrek eta globalek ere. Hori guztia bat dator Nazio Batuen Segurtasun Kontseilutik abiatzen den Gazako gatazkarako Plan Integralarekin.

EBk Bi Estatuen konponbidearen alde dagoela azpimarratu du: Israel eta Palestina.

.

.

ETIOPIA

Etiopiara begira EBk ere laguntza bat eskaini du, gerra berriz hasten ari delarik, eta inguruneko zein beste arloetako xedeekin batera.

.

.

NAZIO BATUETAKO BATZARRAREN INGURUKO EKIMENAK


NBEren Batzar Nagusiaren inguruan argitaratutako ekitaldien esparruan, EBk agendan lehenetsitako gaien berri eman da, hala nola

  • nazioarteko zuzenbide humanitarioa,
  • gatazketan eta krisi larrietan dauden pertsonen babesa,
  • diplomazia, mundu mailako agentzia batzuen eta Nazio Batuen jarduera,
  • Europako eremuko erakundeena,
  • Afrikarako hainbat ekimenena,
  • bai eta Garapen Jasangarriko hainbat helbururekin
  • eta giza eskubideekin lotutako beste batzuk.

Irailaren 25ean, EBk arlo horrekin lotutako hainbat ekitaldiren berri eman du:

  • Israel eta Palestinaren arteko bizikidetza,
  • laguntza humanitarioaren egoera orokorra,
  • edo Haitiren egoera,
  • gatazkan dauden eta eduki ekonomikoagoa duten eremuekin lotutako beste batzuekin batera.

Von der Leyenek:

  • Afrikarako laguntzak iragarri zituen EBren eta nazioarteko erakundeen eskutik, eta honako hauek izan zituen hizpide ere,
  • Afrika barruko eta kanpoko gerra nagusiak, Kongo, Palestina, Libano, Ukraina,
  • rrefuxiatuak eta migrazioa,
  • ebola birusaren krisia,
  • Global Gateway kanpo-inbertsiorako tresna (azpiegituratik arlo humanitariora dibertsifikatzen dena),
  • EBren Munduko Erresilientzia Sanitariorako Ekimena,
  • Europako Inbertsio Bankuaren laguntza,
  • Larrialdi Erreserba,
  • hondamendi naturalak,
  • goseteak,
  • eta beste behar batzuk.

.

.

OSASUN-LANKIDETZA

Lankidetza sanitarioan aurrerapenak izan dira Nazio Batuen Biltzarraren testuinguruan,

  • batez ere Afrikan zentratutako inbertsioetarako,
  • EBren Global Gateway inbertsio-tresnaren
  • eta haren Erresilientzia Sanitario Globaleko Ekimenaren eskutik,
  • bai eta Europako Inbertsio Bankuaren
  • eta Garapen Jasangarrirako Europako Funtsaren eskutik ere.
  • Funts bat sortu du ekarpen pribatuekin, hornidura- eta zerbitzu-linea desberdinetarako.
  • Aldi berean, Kolonbian, testuinguru horretan bertan, txertoen industria sustatzen da.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea