Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik 2,7 milioi euro Eibarren trenbide-mugikortasun integratu, seguru eta deskarbonizatuago baterako erabiltzea onartu du, Euskal Trenbide Sarea azpiegituren enpresa kudeatzailearen bidez.
Esku-hartze hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da.
Plan hori Estatuko Gobernuak koordinatzen du, eta Europar Batasunak finantzatzen du Next Generation EU funtsaren bidez.
Funts horiek aurretik ere finantzatu zuten Eibarren trenaren hiri-tarte bat estaltzea.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea