Finantza eta inbertsioen eragina jasangarritasunerako: Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du Europako trantsizio sozial eta ekologikoan eragile aktibo izateko apustu estrategikoa

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak finantza jasangarrien eta inpaktu-inbertsioaren aldeko apustua indartu du, Euskadin trantsizio ekologikoa eta aurrerapen soziala bizkortzeko funtsezko tresna diren heinean. Hala adierazi du Arantza Larrauri Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendariak BBVA CIPek Madrilen antolatutako Espainiako Sektore Publikoaren 2026ko Konferentzietan.

Apustu estrategiko horren helburua da Euskadi finantza arduratsuetan erreferentziazko lurralde gisa eta Europako trantsizio berde eta sozialaren eragile aktibo gisa kokatzea.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Europako Batzordeak Finantza Jasangarrien Plataformaren hirugarren agintaldirako kideen zerrenda argitaratu du. Plataformak aholkularitza emango dio Batzordeari EBko taxonomiarekin eta, oro har, EBko finantza jasangarrien esparruarekin lotutako gaiei buruz.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea