EUSKAL METROPOLIA: Lehendakariak defendatu du Euskal Hiria Europan protagonista den Arku Atlantiko baten funtsezko hirigunea izan daitekeela, Bilbao Metropoli 2030 bezalako planteamenduetatik abiatuta, epe luzeagora eta 2050era begira

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales lehendakariak Bilbao Metropoli 30ek Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko duen zeregina nabarmendu du ekimen horren Ezohiko Batzarrean.

Adierazi du bat egiten duela "Bilbo Metropolitarra 2050" hausnarketa estrategikoarekin eta Europako ikuspegiarekin, eta euskal metropolia edo Euskal Hiria Arku Atlantikoaren hiri, ekonomia eta kultura erreferentzia nagusia izan daitekeela eta izan behar duela, eta, aldi berean, Arku Atlantikoa Europa indartzeko eragile protagonista izan behar duela.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea