Europako Inbertsio Funtsak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren mendeko Konfekoop Seed Bizkaia arrisku altuko funtsaren inbertsioen % 80 bermatzen du; Arabako Aldundiak osasun arloko arrisku-funts europar batetan parte hartu du

Argitalpen-data: 

Konfekoop Seed Bizkaiak arrisku handiko eremu batean jarduten duenez, funtsaren laguntza bereziki baliotsua eta estrategikoa dela uste da.

Europako Inbertsio Funtsa (EIB) Europako Inbertsio Bankuaren Taldekoa da, eta ETEentzako eta kapitalizazio ertaineko enpresentzako bermeen eta finantzaketaren Europako hornitzaile nagusia da. Europar Batasunak lehiakortasunaren, berrikuntzaren, enpleguaren eta lurralde-kohesioaren arloan dituen helburuei laguntzea du xede, eta inbertsio-katalizatzaile gisa jardungo du, hainbat lurraldetan finantza-erakunde publiko eta pribatuekin egindako akordioen bidez.

Bestalde, Konfekoop Seed Bizkaia Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko Seed Capital Bizkaia-k sustatutako funtsa da, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin lankidetzan, eta azken bi erakunde horiek ditu partaidetzat.

Ikus informazio osoa (Iturria: Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunea)

Arabako Foru Aldundiak Double Helix Venture Fund Europako arrisku-kapitaleko funtsean parte hartu du, bioteknologian eta osasun-teknologian espezializatua.

Ikus informazio osoa (Iturria: Arabako Foru Aldundiaren webgunea)

Europako Batzordeak informazioa eskatu du EBko arrisku-kapitaleko eta hazkundeko funtsek aurre egin beharreko oztopoei buruz eta horiei aurre egiteko balizko neurriei buruz. Horretarako, Batzordeak bi kontsulta ireki ditu: bata, interesa duten alderdi nagusiei zuzendua, hala nola funtsen kudeatzaileei, enpresei, inbertitzaile instituzionalei, agintari publikoei eta gainbegiraleei, eta bestea, publikoa, zeinahi pertsonak lagun baitezake. Ekarpen horiek Batzordearen lan politikoa babestuko dute, Aurrezki eta Inbertsioen Batasunaren esparruan, bai eta sorkuntzan, gorabidean edo hedapenean dauden enpresentzako estrategia ere, bereziki EBn enpresa berritzaileek finantzaketa eskuratzeko aukera hobetzeko ahaleginak.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea