Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek, Noël d 'Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburua buru duela, elkarlanaren sendotasuna berretsi du Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) egoitzan, Luxenburgon. Bileran Finantza Politikako eta Aurrekontuko sailburuorde José Corchónek, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari Amaia del Villarrek, eta EB-rako Ordezkari Marta Marín-ek ere parte hartu dute. EIBren aldetik, Jean-Christophe Laloux izan da, EBko Mailegu eta Aholkularitza Eragiketen zuzendari nagusia – burua.
Eusko Jaurlaritzak Euskadi Eraldatuz 2030 Inbertsio Plana, Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa eta Gizarte Funts publiko/pribatu bat aurkeztu ditu, azken hura etxebizitza-eskaintza handitzekoa. Ildo horretan, Noël d 'Anjouk EIBko talde teknikoekin azken urteetan egindako ""baterako lan bikaina"" azpimarratu du, bereziki osasun-azpiegituren, inbertsio produktiboaren eta berrikuntzaren arloan. Egindako lanaren aintzatespena, lankidetza hori zabaltzen jarraitzeko borondatearekin batera doa, Euskadiko lehiakortasunari, lurralde-kohesioari eta gizarte-ongizateari lagunduko dioten proiektu estrategikoetan aurrera egiteko, Europako agintariek zehaztutako lehentasunekin lerrokatuta.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea