Europako 5. Makroeskualdea izatea da Lehendakariak, Arku Atlantikoarekin edo Euroeskualdearekin lotutako eragileekin bat egiteko eskatzen duen erronka komuna, garraioaren, industriaren eta energiaren, fabrikazioaren, osasunaren, hezkuntzaren edo ekonomia urdinaren ardatzak bezalako erronkei begira, eta sendotasuna eta eragina irabazteko

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales Lehendakariak Arku Atlantikoko Merkataritza Ganberen 6. Foroaren itxiera ekitaldian iragarri du Atlantikoko Makroeskualde berrirako prestakuntza.

Hainbat eragileri dei egin die Arku Atlantikoaren Batzordeak (bera horren buru delarik) bultzatzen dituen erronkei aurre egiteko.

Besteak beste, garraioen korridore atlantikoaren proiektua, itsas korridore berde berriak eta hidrogenoaren eta industria garbiaren "haranak".

Era berean, Euroeskualdeak, duela gutxi ere Pradales buru duenak, Makroeskualdeari begira "benetako proba banku handi" bihurtzeko lan egingo du.

Horrekin guztiarekin, "lobby" modura lan egin nahi da, lehenbailehen Europako bosgarren Makroreskualdea izateko, eskala, eraginkortasuna, eragiteko gaitasuna, lehiakortasuna, gure ongizatearen iraunkortasuna edo gaitasun estrategikoak irabazteko hainbat sektoretan, hala nola energia berriztagarrietan, fabrikazio aurreratuan, osasunean edo ekonomia urdinean.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea