Etxebizitza: EBko Next funtsek alokairurako 108 etxebizitza babesturen kostuaren % 38 inguru finantzatu dute, Eusko Jaurlaritzak Eitzaga Berrin (Zumarraga) bultzatutakoak eta Europako klima-helburuekin bat datorren energia-sistema berriztagarriz hornituak

Argitalpen-data: 

Eitzaga Berriko (Zumarraga) sustapen publikoko azken 36 etxebizitzen familia esleipendunek apirilaren 24an jasoko dituzte giltzak, eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak sustatutako alokairuko 108 etxebizitza babestuen bizitegi-ekimena amaituko da.

4.653.371,98 euro Europar Batasuneko Next Generation funtsen bidez finantzatu dira, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioaren bidez, hau da, jardueraren kostu osoaren % 38 inguru. Europako dirulaguntzaren % 100 jaso da dagoeneko.

Multzoak berogailu eta ur bero sanitarioko sistema erabat elektrikoa du, emisiorik gabea, eraikinen estalkietan instalatutako eguzki-panel fotovoltaikoek bermatzen dutena. Horrela, bere izaera jasangarria indartzen da eta Europako helburu klimatikoekin lerrokatzen da.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea