AKADEMIA LANGILE PUBLIKOENTZAT
Energia Arautzeko Akademia izango da Europako Batzordearen tresna berria,
- Europako Unibertsitate Institutuaren,
- Laguntza teknikorako Tresnaren,
- Erreformei eta Inbertsioei buruzko Lantaldearen
- eta eremu horretako Italiako akademia baten eskutik sortua,
honako xedeekin,
- funtzio publikoari laguntzeko,
- energia-trantsizio berriztagarrietara, sareen digitalizaziora,
- elektrifikaziorako erreformara
- eta prozesuan kontsumitzailea babestera begira.
.
.
BEROA NUKLEARRAREN BIDEZ
Energia nuklearrerako, erreaktore modular txikiekin (eremu horretan Europako Aliantza bat dagoelarik), EBk InvestEU programarekin eta Europako Inbertsio Bankuak mailegu bat eman dute Finlandiako enpresa baten garapen teknologikoetarako, hirietako eta industrietako berokuntzarako isuri karbonikoak saihestuko dituztenak, zuzenean beroa sortuz elektrizitatea sortu beharrean.
HEGAZKIN-ERREGAI JASANGARRIA
Erregai jasangarrien bidezko abiazio ekologikoan, badaude aurrerapenak, EBko Aire Segurtasuneko Agentziak azaldu dituelarik.
Dagokion ReFuelEU Aviation Erregelamenduaren garapena baloratu du, erregai "bio", sintetiko edo karbono birziklatuzkoak hartzen dituena, erabiltzen duten aireportuen kopurua bezalako adierazleekin.
Arlo honetako herrialde aurreratuagoen koalizio bat badago, hala nola Alemania, Austria eta Luxenburgo.
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea