Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) lehentasunezko jarduera-eremuak aurkeztu ditu 2030. urtera arte, Euskadin sorkuntza eoliko eta fotovoltaikoko instalazio handiak hedatzeko identifikatuak, eta honako hau gogorarazi du: "Autonomia energetikoa behar estrategikoa da Europarentzat eta Euskadirentzat, errealitate geopolitiko berriaren aurrean". Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen elektriko berriztagarri autoktonoa kontsumo elektrikoaren % 7,9 zen 2024an, Europako batez bestekoaren % 46,9aren aldean.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
ENERGIA-POLIIIKAZ
Von der Leyenek, energia ardatz hartuta, Ekialde Ertaineko gerraren ondoriozko egoeraren balantzea egin du, baita Libanon eta Ormuzeko itsasartean errespetatu gabeko su-etenaren ondoren eta negoziazioen hasierako porrotaren ondoren sortutako ziurgabetasunarena ere. Negoziazio horien bitartekaritzagatik eskerrak eman dizkio Pakistani. Energia-arazoari aurre egiteko, lehendik dauden ildoak sakontzea proposatu du, hala nola erreserbak, Estatuen arteko koordinazioa, sektore kalteberen babesa, Estatuaren laguntzak malgutzea, aurreztea, eraginkortasuna, deskarbonizazioa, elektrifikazioa, energia berriztagarrien eta nuklearren garapena, energiaren gaineko tasen kudeaketa, eta inbertsio publiko eta pribatuak, Kohesio Funtsak barne.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea