EHU EngiRank Ingeniaritza Programen Europako Rankingeko unibertsitate onenen artean dago, goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko 36 herrialde hartzen dituena, eta EBko Horizon edo Erasmus Plus programetan eta Europako unibertsitateen arteko partzuergoetan parte hartzeari buruzko datuak biltzen dituena

Argitalpen-data: 

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) bigarren unibertsitaterik onena da ingeniaritzen arloan, eta lehenengoarekin, Universitat Politècnica de Catalunyarekin (UPC), 22. postua partekatzen du European Ranking of Engineering Programs (EngiRank) delakoaren 2025. edizioko sailkapen orokorrean.

Ingeniaritza-programak eskaintzen dituzten Europako unibertsitateak aztertzen dituen ranking honen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta oraingoan Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko 36 herrialdetako 300 unibertsitate ebaluatu ditu, horien artean, lehen aldiz, Erresuma Batua.

Besteak beste, Europako adierazle espezifikoak biltzen ditu, hala nola Erasmus +, Horizon edo Europako unibertsitateen partzuergoetan parte hartzea.

Ikus informazio osoa (Iturria: EHUren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea