Davoseko Foroa: Euskadik nazioartean duen proiekzioa indartzen du Lehendakariaren parte-hartzearekin

Argitalpen-data: 

2026ko lehen Gobernu Kontseiluko prentsaurrekoan, Maria Ubarretxena bozeramaileak jakinarazi du Imanol Pradales lehendakariak lehen aldiz parte hartuko duela Davoseko Munduko Foro Ekonomikoan, urtarrilaren 20an, 21ean eta 22an, Suitzan.

Davos Munduko Foro Ekonomikoan hartuko du parte. Foro hori maila ekonomiko eta enpresarialean goreneko foroa da nazioartean, eta urtero biltzen ditu politikaren, enpresaren eta kulturaren mundu mailako agintari nabarmenak. 56. edizioa "Elkarrizketa-espiritua" lelopean egingo da, eta 2.500 eta 3.000 parte-hartzaile artean izango ditu, 130 herrialde ezberdinetatik etorriak.

Ubarretxena sailburuak adierazi duen bezala “Davoseko Foro Ekonomikon parte hartzea aukera ezin hobea da Euskadirentzat, izan ere zuzenean eragiten dioten gaiak landuko dira bertan: esaterako, munduko gobernantza ekonomikoa, geopolitika, jasangarritasuna, eraldaketa ekonomikoa edo gizarte-kohesioa”.

Nahiz eta Davosek beti izan duen harremana estatu aitortuekin, gero eta gehiago dira estaturik gabeko nazioak. Hala nola Euskadi, garapen politiko, ekonomiko eta industrialean, trantsizio energetikoan, berrikuntza-politiketan edo talentua erakartzeko politiketan, gizarte-kohesioan eta lurralde-erresilientzian dituzten eskumen zuzenengatik.

Bidaiak helburu honi erantzuten dio: "Imanol Pradales lehendakariak beti defendatu duen bezala, Euskadirentzat garrantzitsuak diren erabakiak hartzen diren mahai eta foro guztietan egotea. Lehendakaria euskal ordezkaritzaren buru izango da, Euskadi lurralde fidagarri, lehiakor eta nazioarteko adostasun handiekin lerrokatutako lurralde gisa proiektatzeko; Euskadik agertoki globalean «egonkortasun-prima» bereizia eskaintzen duela defendatuko du; araubide fiskal propioa, inbertitzaile eta enpresentzat eta elementuentzat epe luzerako segurtasun juridikoa eta aurreikusgarritasuna bermatzen duena, besteak beste, Euskadi nazioarteko agertokian argi eta garbi bereiz daitekeen lurralde gisa kokatzen duena. Bereizketa hori berez lehiakortasun-aktiboa da inbertsioa, talentua eta proiektu estrategikoak erakartzeko "azaldu du sailburuak.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Urtarrilaren 20an, asteartea, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak inaugurazio-hitzaldia emango du, zuzenean, Davosko Foroaren inaugurazio-saioan. Estatuburu, akademiko eta sektoreko liderrekin ere aldebiko bilerak egingo ditu.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea