Imanol Pradales lehendakariak lan-jardunaldi bizia izan du Davoseko Munduko Ekonomia Foroan, eta maila goreneko erakundeetako liderrekin bildu da, hala nola, NATOko, Munduko Bankuko, Norvegiako, Kanadako, Flandriako edo Nigeriak zenbait liderrekin, edo Microsoften sortzailearekin.
Topaketa horietan, Imanol Pradalesek, besteak beste, Europa mailako inplikazioak dituzten hainbat alderdi nabarmendu ditu.
Horien artean, Euskadi berrikuntzaren eta teknologiaren bidez egiten ari den apustu disruptiboak ere nabarmendu ditu, hala nola Europako lehen IBM Quantum System Two instalazioa, 2025eko urrian Donostian inauguratu zena.
Halaber, Flandriako presidente Matthias Diependaelerekin industria-profil handia, berritzailea eta mundura irekia duten Europako eskualdeen arteko lankidetza-bideak aztertu ditu.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
Telefonicak Javier Echenique Talentu eta Teknologia Zentroa inauguratu du Bilbon, berrikuntza aurreratuko gune estrategiko berria, Euskadi teknologia kuantiko aplikatuen Europako abangoardian kokatzen duena. EAEko enpresa-ehunak Europan duen posizioa indartuko duten benetako konponbideetarako onarpen praktikoa bizkortzea du helburu. Lehendakariak, bere hitzaldian, Euskal Herriak teknologia kuantikoetan erreferentziazko Europako poloetako bat izateko duen anbizioa azpimarratu du.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea