CyberLehia antolatzearekin, Eusko Jaurlaritzak bi helburu estrategikori erantzuten die: batetik, Lanbide Heziketako ikasleen talentua aitortzea eta bultzatzea, eta, bestetik, zibersegurtasuna lehentasunezko esparru gisa kokatzea, prestakuntza espezializatua eta etengabeko eguneratzea eskatzen duen heinean. Era berean, Cyberzaintzak, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak, ekitaldi hau egitea bultzatu du beste urte batez, datozen urteetan Euskadin Internet eta teknologia berriak erabiltzeak dakartzan mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egingo dieten profesionalak prestatzeko.
CyberLehia 2026ko finalean izan diren agintarien argazkia, tartean Bingen Zupiria Segurtasun sailburua, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua eta Javier Dieguez Cyberzaintzako zuzendari nagusia.
Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburua, bere hitzaldiaren une batean.
Bingen Zupiria Segurtasun sailburua, bere hitzaldiaren une batean.
Bost talde finalistak CTF egiten ari ziren zonaldearen irudia.
Bost talde finalistak CTF egiten ari ziren zonaldearen irudia.
Inge Gorostiga Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria eta Javier Dieguez Zibersegurtasunaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Cyberzaintza, aurkezpenaren une batean.
Inge Gorostiaga Itxaso Saenz, Ciudad Jardin ikastetxeko irakasleari, txapelketan emakumezko parte-hartzaile gehien dituen ikastetxeari saria ematen (7).
Javier Dieguez 5. postuan sailkatutako taldeari saria ematen: Lea-Artibai ikastetxeko "Kalimotxo".