Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak Frankfurten amaitu du bonu jasangarrien hamargarren jaulkipena aurkezteko nazioarteko roadshow-a, Europako finantza-merkatuko inbertitzaile eta kudeatzaile instituzionalekin egindako bilera-sorta berri batekin.
"Mundura irekita dagoen herrialde txiki bat gara, erabat europarra eta europazalea, eta gure tamaina txikitik ez diogu uko egiten Europan eta munduan paper garrantzitsua jokatzeari. Gure lehentasunak eta politika publikoak guztiz bat datoz Europaren balioekin, helburuekin eta interesekin ", adierazi du Ogasun eta Finantza sailburu Noël d 'Anjouk.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea