Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du inbertsio bat egin duela kapital-zabalkuntza honetarako, sektore bioteknologiko-biofarmazeutikoan, beste bazkide finantzatzaile batzuekin batera, hala instituzionalak nola pribatuak, bai eta Euskadikoak zein estatukoak. Euskal egoitza duen enpresa protagonistaren sortzaileak iragarri duenez, horrek guztiak "Europak etorkizuneko sendagai onkologikoak fabrikatzeko duen gaitasuna indartuko duen industria-azpiegitura propioa" babestuko du. Europar Batasunak proiektu estrategikotzat jo du enpresa, EIC Accelerator Europako Berrikuntza Kontseiluaren programa bizkortzailearen bidez, eta 12,5 milioi euroko babesa eman dio haren garapenari.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea