ASETTek, gizarte-ekonomiako think tank-ak edo Arizmendiarreta pentsamendu-zentroak, Europako Batzordeko ordezkariak ditu Nazioarteko Aholku Batzordean, eta nazioarteko foro bat ospatu du

Argitalpen-data: 

Elena Pérez Barredo Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak Bartzelonan parte hartu du Kataluniako Generalitateak ASETTen Nazioarteko Aholku Batzordeari egindako harrera instituzionalean. Nazioarteko ospea duten pertsona ospetsuek osatzen dute kontseilu hori, besteak beste, Nazio Batuen Erakundeko, Europako Batzordeko eta ELGAko (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) ordezkariek eta hainbat kontinentetako gizarte-ekonomiako liderrek. ASETT, ingelesezko siglek adierazten dutenaren arabera, gizarte-ekonomiari buruzko Arizmendiarreta pentsamendu-zentroa edo think tank da, eta Eusko Jaurlaritzak, Konfekoop Konfederazioak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Estatuko gobernuak eta eta CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresarien Konfederazioak bultzatzen dute. Duela gutxi, Kataluniako Generalitatea ASETTekin lotu da.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea