Espainiako Gobernuak aingira (Anguilla anguilla) Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan sartzea eta arrantza debekatzea eskatu du, eta, neurri horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak Ministerioari eskatu dio Europako Batzordeari eta Parlamentuari helaraz diezaiola, EBko herrialde guztietara luzamendu bat zabaldu ahal izateko.
Aingira oso espezie migratzailea da, Europako eremu bakar batean partekatua eta kudeatua. Horregatik, horrelako debeku batek ez du benetako eragin handirik izango Europako beste herrialde batzuek edo Marokok ustiapenari eusten badiote. Oztoporik handiena da Europako beste herrialde batzuek, hau da, harrapaketa gehien biltzen dituzten herrialdeek, Frantziak edo Portugalek kasu, muga gutxiago dituen espeziearen arrantzari eusten diotela. Egin berri diren azterlanek adierazten dutenez, espezieak ez du suspertze-seinalerik erakusten, ez Europan, ez estatuan edo eskualde mailan.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea