Aduanetarako, EBk arau eta operazio-erreforma jarri du indarrean, aduana-agintaritza berriaren eta datu-zentro berri baten eskutik.
Estatuak, orain, sistema berrira egokitzeko fasean sartu dira.
Besteak beste hobetuko ditu,
- arintasuna,
- sinplifikazioa,
- merkatu bateratu osorako zentralizazioa,
- digitalizazioa, datuen kudeaketa
- eta merkataritza-egoera globalera egokitzea,
- arrisku geopolitikoen monitorizazioa,
- merkataritza elektronikoaren kontrola
- eta kontsumitzailearentzako babesa,
- muga-zergen bilketa hobea,
- ingurumenaren eta jabetza intelektualaren kontrola,
- edo mugan larrialdiak kudeatzea.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
.
.
KONTSULTA JABETZA-INTELEKTUALAZ
Jabetza intelektualari eta egile-eskubideei dagokienez, EBk kontsulta bat ireki du 26.011.3ra arte, neurriak hartzeko edo arauak aldatzeko, merkatuaren eta teknologiaren bilakaera ikusita, adimen artifiziala kasu.
Hori ikus-entzunezko sektoreei edo sektore artistikoei, kirolei eta zientziei dagokie, besteak beste.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea