2027KO AURREKONTUA ETA MFP, 2028-2034 ALDI ANITZEKO FINANTZA-ESPARRUA. EBko erakundeek akordioak lortu dituzte 2027ko aurrekontuaren inguruan eta aurrera egin dute MFP berrirako. Kohesio-, inbertsio-, teknologia- eta Batasunaren kanpo- eta barne-ekintzako politika nagusiei, segurtasunari eta gizarte- eta ingurumen-gaietako politikei buruzko datuak aurreratu dira

Argitalpen-data: 

Next funtsen azken fasea, aurrekontu-zazpiurteko batetik hurrengorako trantsizio-kudeaketak, eta EBren diru-sarrerak ere landu dira, estatuen bidezkoak zein bonu sindikatu edo mankomunatuen bidezkoak, baita epe luzeko konpromisoen eta maileguen ibilbidea ere.

EBren 2027ko aurrekontuak dagoeneko erakundeen arteko akordioa du.

EBk 2021-2027 zazpiurteko gorabeheratsuaren balantzea egin du.

7 urteko urteko 7 aurrekontuetatik azkenak honako lehentasun hauei eutsiko die, besteak beste:

  • Ukrainari emandako laguntzari,
  • kohesio-politikari,
  • nekazaritza-politikari,
  • lehiakortasunari,
  • I+G+Iari,
  • migrazioaren kudeaketari,
  • segurtasunari edo defentsari,
  • espazioari,
  • azpiegituren konektibitateari,
  • edo digitalizazioari.

Horietarako eta honako partida hauetarako ere zifrak eman dira:

  • barne-merkatuaren bateratzea,
  • gizarte- eta ingurumen-lehentasunak,
  • EBren beraren barne-administrazioa;
  • ozeanoak eta arrantza,
  • egiturazko funtsak,
  • kanpo-ekintzako, garapenerako eta laguntza humanitarioko programak,
  • teknologia- eta inbertsio-programak,
  • hezkuntza eta kultura,
  • mugen agentziak,
  • defentsa-funtsak,
  • trantsizio energetikoa,
  • etxebizitza,
  • edo ura, besteak beste.

Diru-sarreren aldetik, estatuen ekarpenak landu dira, baita 2028tik 2034ra bitarteko hurrengo zazpiurteko aurrekontuaren negoziazioarekin dituzten loturak ere.

Aldi horretan, Next funtsak finantzatzeko erabili diren maileguak itzultzen joan beharko da, hala nola bonu sindikatuen jaulkipenen bidez sortutakoak.

Halaber, aurrekontu-zazpiurteko baten eta hurrengoaren arteko «zubi» mekanismoen edo bitarteko kudeaketen berri eman da.

Horri buruzko galdera-gida bat argitaratu da.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea