Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek Estrategia Empresarial-ek argitaratzen duen 2025 Berrikuntzaren Gidaren aurkezpenean parte hartu du, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Bilboko Bat dorrean.
Bere hitzaldian, Pérez Iglesias sailburuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030 Planaren (ZTBP) birformulazioaren ildo nagusiak aurkeztu ditu.
Pérez Iglesiasek gogorarazi du, bere ikuspegi sozialean, Planak bat egiten duela Europako politiken bilakaerarekin, hala nola X. Esparru Programarekin, erronka sozial handiak konpontzea azpimarratzen baitu: inklusioa, justizia soziala, berdintasuna edo demokrazia eta haren balioak indartzea.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea